MINUTU BAT BAI, POBREZIARI EZ ESATEKO?

Manos Unidasek ikasleekin batera Klipmetrajeen lehiaketaren laugarren edizioan parte hartzeko gonbita egiten dizue. Zure ikuspuntuak mundua alda dezake du goiburu.

Manos Unidasen Klipmetrajeen lehiaketa garapenerako hezkuntzaren barruan antolatutako ekimen bat da, gazteei pobreziaren, desberdintasunen eta horien eragileen larritasuna ikusarazi nahi diena, lantaldearen, sormenaren eta ikaskuntzaren bidez.


IES Hernán Pérez del Pulgar.

Egin bat pobreziaren aurkako borrokarekin!

Manos Unidasek antolatutako Klipmetrajeen lehiaketaren edizio honek lotura estua du Zero Pobrezia kanpainarekin. Kanpaina horren helburua gizartea mobilizatzea da, pobrezia desagerrarazteko moduak proposa ditzan. Horregatik, gai hauxe aukeratu dugu ikasturte honetarako: Pobreziari EZ esatea.

Bost hilabetez, munduan gosea, pobrezia eta desberdintasunak eragiten dituzten zergatietan sakontzea proposatzen dizuegu, gosea eta pobrezia Giza Eskubideen urrapenak direla konturatzea, eta pobreziak batez ere emakumeei eragiten diela ikustea (pobreziaren feminizazioa).

Zer da klip filma?

Minutu bateko iraupena duen bideoa da. Edozein formatu, genero, teknika, marrazki
bizidun, stop motion, dokumental, elkarrizketa, fikzioa, komedia… izan daiteke.
Musikalak ere jaso izan ditugu!

Gaiak eta entregak

Gosea eta pobrezia
2012ko urriaren 17tik abenduaren 17ra.

Giza Eskubideak eta pobrezia
2012ko abenduaren 18tik 2013ko urtarrilaren 31ra.

Pobreziak emakume aurpegia du
2013ko otsailaren 1etik martxoaren 17ra.

Ukus bideo hauek!

Making off – IES Hernán Pérez del Pulgar

John Talabot ikastetxearen esperientzia

Klipmetrajeen lehiaketa, TV3 telebistan

Lehiaketa, Ciudad Realeko telebistan

Zure ikuspuntuak mundua alda dezake